Artículo publicado en BERRIA el 24 Enero 2014

'Asier ETA biok' = eskuzabaltasuna, ausardia, adiskidetzea, bakea JOSÉ LUIS ÚRIZ PSNKO PARLAMENTARI ETA ZINEGOTZI OHIA; GAUR EGUN, PSCKO MILITANTEA Joan den ostegunean, plazer ezinago handia izan nuen Asier ETA biok dokumentalaren Iruñeko estreinaldira joanda, pribilegio handia izan baita Aitor eta Amaia Merino zuzendariek berek ni berariaz gonbidatzea hara. Izenburuak, euskaraz badakitenentzat, hitz-joko bat darabil, eta hitzaren adiera biak uztartuta: eta lokailua, eta ETA sigla, herrialde honetan —jar beza edonork nahi duena— min handia eragin duen erakunde horrena. Aitortzen dut errezelo apur batekin joan nintzela, «besteren jokalekuan» bainenbilen, politikan izan dudan eskarmentu luzeak erakutsia badit ere sekula ez dagoela oso ondo jakiterik zein den norberaren «jokalekua». Inguruan neukan jendea, gehientsuena behintzat, nireaz bestaldeko lubakian ibilia zen borrokan, baina orain errespetua ageri zion elkarri, are estimua, halak...